Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-08-08 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Zelaieta, Felipe
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hainbat saio egin dituzue elkarrekin eta elkar ederki asko ezagutzen duzue. Gaur egun modan jarrita dago desafioena; ikusi besterik ez da Pressing catch eta halakoek nolako arrakasta duten gure gazteen artean. Bertsoetara ere etorri da hori. Elkarri kristorenak eta bi esateko prest zaudete. Lagunok, odola nahi dugu!

Deskribapena

Doinua
Ai gure antzinako
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano: Amets beti izan da
lagun bat xixtrina (bis)
oso ipurterrea
eta xiprixtina;
bertsoetan diote
hau dela makina;
gainera ez da euskalduna
ez zaude jakina?
Zoaz Hendaiaraino
gabatxo zikina! (bis)

A. Arzallus: Ta español honekin
zenbat gorabehera! (bis)
Ta Athleticzalea
jaio zan gainera;
Gipuzkun txapelketan
behin nagusi bera
baina ordudanikan
oilo busti zera
geroztik txapelketan
ez baita atera. (bis)

A.M. Peñagarikano: Txapeldun omen nintzen
piropo polita (bis)
nik ere izan nuen
burua estalita.
Bertsolaria danik
ez det sinetsi-ta...
Ni oilo bustia omen
bera nere txita
beti ibiltzen dana
txandala jantzita. (bis)

A. Arzallus: Berriz ere sartu da
nere txandalakin (bis)
askotan jokatzen du
honek nahiko zikin
eta aspaldi hontan
ikusten det berdin:
txandala dala eta
ekin eta ekin...
Sei urte daramatza
txiste berdinakin! (bis)

A.M. Peñagarikano: Nere txiste politak
kantatze'ituzu zuk (bis)
eta ikasita ere
badauzkatzu batzuk.
Eta beste gauza bat
nik hemen dakartzut:
Bizkaiko nobianak
danak jakin ditut;
txaketero alua
akabauko zaitut! (bis)
A. Arzallus: Honen bizitza berriz
zeinek konprenitu? (bis)
Etxean emaztea
ta semea ditu;
aita egin zala dira
hiru urte ta piku
ta lehen "Zer moduz Jokin"
galdera aditu
ta honek esan dit "Zer?
Ez det entenditu". (bis)

A.M. Peñagarikano: Ta orain azalduko det
nere arrangura: (bis)
horrelako lagun bat
guk ez degu gura;
honek berekin dauka
tisiko itxura
beti bokadilo bat
sartzen du barrura
txuleta jaten badu
Peñaren kontura. (bis)

A. Arzallus: Uste ez dan lekutik
kantatzen du bingo (bis)
gu atzo afaltzera
Aia aldera igo
apustu bat egin nun
nork ez du jakingo?
Afaia paatu nion
atzo nik astiro.
Lasai berriro ez det
apustuik egingo. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra