Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-08-19 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Eizmendi, Jon
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Paya, Xabi
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jaietan pankarta asko ikusten ditugu han eta hemen. Zuek lau pankarta zarete, lau pankarta desberdin. Zer dago idatzirik zuen baitan.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya: Ni txosna baten jarria nago
han sortzen dut ikusmira
ta zera diot letra haundiz: "EUSKAL
PRESOAK EUSKAL HERRIRA";
nire moduan beste hainbeste
beste hainbat lekutan dira
nahiz ta nahiago nukeen guztiak
sobran egongo balira. (bis)

U. Iturriaga: Jaiak ez dira soilik izaten
parrandak eta gaupasak
nahiz eta danok maite doguzan
aste bateko demasak
Bi esaldi dauz nire pankartan
esaldi erraz-errazak:
"Jai herrikoien alde lan egin
gora Bilboko konpartsak!". (bis)

S. Colina: Nik mezu zahar bat daukat niregan
oroitu bedi gaupasan:
"Babosorik ez eta eraso
sexistarikan ez jasan!".
Jar nazatela Santiago erdian
edo Areatzako plazan
hurrengo urtean jarri beharrik
izango ez den esperantzan. (bis)

S. Lizaso: Hauen ondoan ni're hemen naiz
ba ote dut indarrikan?
Nere mezua segi ezkero
ez da izango liskarrikan;
nere mezua Azkunarentzat
nahiz agian alferrikan:
Bilbon banderaik ez dala behar
ikurrina bakarrikan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra