Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bai gu burrukan ibili ginen
ta gogor sasoi batean
ta gero barriz urte luzean
egon ginen isilpean;
isilpean bai baina gogotsu
beste hainbeste urtean
ta orain horma danetan geure
sigla horreik ikustean
Bizkargin sufritu genduana
oroitu dot bat-batean.
Besorik beso armak hartuta
nahiz eta gogotik jardun
malda hareiten erori ziren
batailoiko hainbat lagun.
Zer pasatzen da gure herrian
hau egoteko gaur egun?
Demokrazia ustezko hau zelan
doan zelan badakigun
ez dakit orain bere bardina
ein beharko ez ete dogun!
Pasa genduzan hogeta hamasei
urtean hainbat apuru
baina arrazoia geurea zala
hortan gengozan seguru.
Geure buruan argi izan doguz
argi hamaika helburu;
legalak edota ilegalak
bardinak ez al gara gu?
Bataila hau igual galduko dugu
baina gerra geurea dogu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra