Bertsos - View details   To know more about this section

2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (23. 2007. Bilbo)
Performance
2007-05-12 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Bartra, Oihana
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Laurogei urteko agurea zara. 1936an gerran ibili zinen ANVko batailoi batean. Orain berriro zure betiko siglari bozka emateko aukera izan duzuenean, ilegala zarela esan dizute.

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-05-12 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bai gu burrukan ibili ginen
ta gogor sasoi batean
ta gero barriz urte luzean
egon ginen isilpean;
isilpean bai baina gogotsu
beste hainbeste urtean
ta orain horma danetan geure
sigla horreik ikustean
Bizkargin sufritu genduana
oroitu dot bat-batean.

Besorik beso armak hartuta
nahiz eta gogotik jardun
malda hareiten erori ziren
batailoiko hainbat lagun.
Zer pasatzen da gure herrian
hau egoteko gaur egun?
Demokrazia ustezko hau zelan
doan zelan badakigun
ez dakit orain bere bardina
ein beharko ez ete dogun!

Pasa genduzan hogeta hamasei
urtean hainbat apuru
baina arrazoia geurea zala
hortan gengozan seguru.
Geure buruan argi izan doguz
argi hamaika helburu;
legalak edota ilegalak
bardinak ez al gara gu?
Bataila hau igual galduko dugu
baina gerra geurea dogu.