Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-09-01 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Andoni insoportable dabil azkenaldi honetan: zarauztarra da, bihar Kontxan dira, Zarautz izan da euskal traineru azkarrena sailkapen estropadan... Arrauna besterik ez du buruan. Maialenek arraunaz paso egiten du, eta arraunaz ez beste edozertaz hitz egin beharko; Andonik, aldiz, arraunaz soilik hitz egin dezake.

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña: Bihar hamabietan
a ze itsasoa!
M. Lujanbio: Bihar igandea da
ta egun osoa.
A. Egaña: Gerta leike trapaila
bare naiz goxoa...
M. Lujanbio: Egualdi ona dago
ze kuriosoa!

M. Lujanbio: Donosti hontan beti
eguraldi ona
A. Egaña: hori da estropadai
tokatzen zaiona;
M. Lujanbio: pote bat ateatzeko
ekatzu txanpona;
A. Egaña: ur gehiegi sartzea
ez da gero broma.

A. Egaña: Talkak jarri beharko
dira badaezpada.
M. Lujanbio: Zerbait falta zaiola
argi dago hara;
A. Egaña: Zarauztik mordoxka bat
etorriko gara.
M. Lujanbio: Ba al dakizu? Reala
joan da segundara.

M. Lujanbio: Gaur gainera Eibarren
jokatu omen dute;
A. Egaña: Eibarko traineruak
ez du hainbat birtute.
M. Lujanbio: Bat zero baino bi're
askoz nahio nuke.
A. Egaña: Lehen tanda hobea da
kontatu digute.

A. Egaña: Eta segundan doa
Urdaibaiko hori
M. Lujanbio: zuritoa atera det
kanbioak tori.
A. Egaña: Nahiz Enbatak ez duen
hainbeste histori.
M. Lujanbio: Atzo parranda egin nun
nago erdi grogi.

M. Lujanbio: Hizketan ai da baina
ez diot aditzen.
A. Egaña: Hamalau traineruan
ez dira kabitzen.
M. Lujanbio: Ahua mugitzen du
ez det entenditzen;
A. Egaña: ni arraunzale aizu
txikitatik nintzen.

M. Lujanbio: Hau da elkarrizketa
daramakiguna!
A. Egaña: Zer diozu? Ez det ezer
entzuten laguna.
M. Lujanbio: Arrauna nik buruan
zuk ere arrauna.
A. Egaña: Goazen etxera biak
nahi dunak nahi duna.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra