Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-04-20 Mendexa Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oihal zati bi zarete, Bilboko Udaletxean- gaur konturatu naiz Mendexako Udaletxean ere badaudela baina-, altuera berean zaudetenak. Mendiluze ikurrina eta Arzallus Espainiako bandera. Zer duzue elkarri esateko?

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Lasai nengoen bakarrik baina
laguna inguratua
eta abegiz hasi nahi nuen
bion arteko tratua.
Hori bai zerbait argi utzita
hortan baitago kontua:
bat borondatez jarria dela
bestea inposatua. (bis)

A. Arzallus: Ni jostun batek josi ninduen
oihal gain ta oihal azpi
ta Azkunak behin zintzilikatu
bere atzamar ta guzti.
Geroztik zenbat pintura pote
Karrasi ta malaosti!
Hain maitatua izateko hemen
zer egin ote dut gaizki? (bis)

A. Mendiluze: Nola nahi dezu esplikatzea?
Halaxe tokatzen zaizu.
Herri honetan pasarte beltz bat
gogora ekartzen dezu.
Baina lagunik ez dezulako
gutxi kezkatu zaite zu
zeuk eta biok pentsatu baino
lagun gehiago daukazu. (bis)

A. Arzallus: Hainbeste lagun ote dauzkat ba
Euskal Herri zabalean?
Nire kontra ere ia egunero
dabiltza eginahalean
ta ze notizi heldu zitzaidan
neri atzo arratsaldean:
lehengusuren bat ba omen daukat
Mendexako Udalean. (bis)

A. Mendiluze: Beraz Mendexan zure lehengusu
delako bat badaukate
hainbat zuretzat pozgarri eta
hainbat beraientzat kalte.
Hala ta guzti jakizu zerbait:
betirako ez zerate.
Gaitzak holaxe zabaltzen dira
botika onak eman arte. (bis)

A. Arzallus: Ez dakit nola iraungo dudan
unea iritsi arte.
Hara! Gazte bat goruntza dator
balkoi zatia bitarte.
Kendu nau eta horrek utzi nau
ia pozez bete-bete.
Pentsa! Guztiek hortik kenduta
etxera eraman nahi naute. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra