Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Izagirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Beterriko Bertsolari Txapelketa (1. 2008)
Saioa
2008-03-01 Asteasu Sariketa
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Izagirre, Iñigo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Iñigo, herriko putetxera haragia eramaten duen harakina zara. Zure emazte Ainhoaren belarrietara iritsi da noizean behin putetxetik ateratzen ikusten zaituztela.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Izagirre

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi:Maiteminduta ezkondu ginan
gu biok lehengo urtean
baina nekatzen hasita nago
gizon zure bertutean.
Ez dakit baina ez naiz harritu
zugatik hau entzutean:
zuk haragia saltzen dezula
haragiaren trukean.

I. Izagirre: Eskaini orduko pentsatu nuen
izango nula problema
baina izkutuan gorde nun dena
ta orain hartzen det pena.
Egia da bai putetxera doa
nere haragirik gehiena
baina bakizu zeinentzako dan
nere txorixo onena.

A. Agirreazaldegi:Lehen gustora sentitzen nintzan
zure haragia jatean
konpartitua izan liteke
eta neretzat kaltean.
Maleterora begiratuta
harritu naiz bapatean:
zergatik dezu behia bilduta
kamisoi gorri batean?

I. Izagirre: Halaxe da bai kamisoi gorriz
estalita daukat txahala
ze ixkutatu beharra neukan
tokatzen zaidan bezala.
Baina jakizu putetxe hori
kliente bat ona dala
eta banatu beharra dauzkat
lana eta pertsonala.

A. Agirreazaldegi:Putetxea da kliente ona
zure hitzei egin kasu
ta zuregatik ere berdina
esate'omen dute aizu!
Haragi gordin zalea naiz ni
lehendik ere badakizu
baina klasiko samarra ere bai
gordinegia zera zu!

I. Izagirre: Putetxe hortan nahiz ta aukeran
daukadan zer erosia
egia esan ez zait gustatzen
leku hortan ikusia.
Etxean daukat nere plazerra
ta gozamen nagusia...
Hartu ezazu gordin-gordina
prejitu edo egosia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra