Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-07-13 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-07-13 Lezama Jaialdia
Gai-emailea
Amuriza, Xabier
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Paya, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek zarete auzo honetan lehenengo mutil bikotea ausartu dena erromeria bukatu denean elkarri eskutik helduta harantz joaten.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-07-13 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Ilargi betea da
dena da itzala
txosnatik haratago
joaten gabiltzala.
Goxoa duzu hitza
goxoa azala
heldu nazazu estu
oain arte bezala
ta jendeak nahi duna
pentsatu dezala!

X. Paya: Sustrai amets hori da
sinesgaitz samarra:
denentzat normala ez
senar ta senarra.
Entzuten ete dozu
guztien marmarra?
Begira adi dago
geure abade zaharra...
Hori da inbidiaz
dagoen bakarra.

S. Colina: Inbidiz jota dago
abade lizuna.
Akaso bihar jarri
lezake isuna...
Pozoi jario dabil
gaztetxo hiztuna.
Hango neskatxa harek
ze begirazuna!
Hori da jende honen
naturaltasuna!

X. Paya: Ta bidea emanaz
geure naturari
bat egingo al dira
Sustrai eta Xabi?
Ni jada gertu nago
ez al da nabari?
Zeu aldiz zagoz geldi
edo eta nagi.
Kontau behar deutsazu
zeure nobiari!

S. Colina: Ni egunero ez naiz
joaten aparte
neskalaguna eta
jendea bitarte.
Denak gaizki esaka
dauzkagu jo ta ke
eta neskalagunak
ene ze aldarte...
Sekulako morboa
ematen didate.

X. Paya: Karakolak ta txirlak
ezin batu saltsan
neska ahaztu egizu
oraingo bengantzan!
Zugaz hasi gura dot
orain gerri dantzan
batu gaitezen hantxe
han atzeko sahatsan!
Neure amama Dolores
hara joaten ei zan.

S. Colina: Bale ba sahatsara
beharko dugu joan
zurekin ados nago
Xabi oraingoan.
Galtza hoiek erantzi
itzazu behingoan
eta etzan zaitea
goxo nere ondoan!
Hau egin behar dugu
Dolores gogoan.

X. Paya: Uste duzu nazela
tonto edo meloia?
Baina nahastu dozuz
behea eta goia.
Ni hor ez naz etzango
ez dozu arrazoia.
Berez tratua da-ta
badaukat sasoia
neuk izan nahi nebala
atzeko bagoia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra