Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (4. 2008)
Saioa
2008-02-29 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Alberdi, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Larunbata da. Gaueko hamarretan bukatu duzu lana, eta kalean topo egin duzu oraintxe festara irten den Unai zure lagunarekin. Elkarrekin joateko gonbita egin dizu.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin: Gazteok beti izaten dugu
parranda nahi eta amets
baina patrikak maiz ez du ematen
behar dugun beste babes.
Zurekin joan nadin ez zazu
berriz eskatu mesedez!
Parrandarako dirua badut
baina indarrik jada ez.

U. Gaztelumendi:Zure egoera entenditzen det
egiya garbi esanda
baino eman dezun arrazoi hori
triste xamarra izan da.
Indarrikan ez daukazulako
zertako utzi parranda?
Indarrak bela etortzen dira
hiru kubata edanda!

A. Martin: Ez duzu asko behar zuk Unai
umore onez jartzeko
ta gutxiago zuk ez daukazun
diru hori eskatzeko.
Estuasunean ipini nauzu
egi dena aipatzeko.
Egia esan ez dut indarrik
zu mozkorra aguantatzeko.

U. Gaztelumendi:Ordun ez dezu nekin juan nahi
mozkortuko naizelako
ta nagusiyak zuri patrikak
utzi omen dizkizu plako.
Parrandarako gogoa dezu
beraz atera beharko
nere moduko nagusirikan
ez dago parrandarako!

A. Martin: Hortan arrazoi pixkat baduzu
behintzat Unai beharbada
baina mozkortu ta mingainean
baduzu hainbeste traba.
Nagusi gisa jarduten zara
esaten duzun erara
bere burua esplotatzen dun
nagusi bakarra zara.

U. Gaztelumendi:Parrandarako ez baitet galtzen
tokatzen bada aukera
eta parrandan juan nahi bada
ateratzea hobe da.
Nahi baldin ba'ezu geratu etxean
baino ikusiko gera:
bai, zu lanera zuazenian
juango naiz ni etxera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra