Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2008-12-12 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
2008-12-12 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Imanol Lazkano
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Lazkano: Ring-eko etsaia jarri didate
luxea eta iharra
hau muturrean jotzen duenak
ez du apunteri txarra!
I. Elortza: Neroni ere urduri nago
hoixe behar duzu jakin:
peso pluma bat ipini dute
peso pesado batekin.
I. Lazkano: Esan bezela mutil hau degu
txorrotxa eta ttenttea
begiratuta ez al du ematen
telegrama urgentea?
I. Elortza: Niri txorrotxa esaten nola
zara Lazkano ausartu?
Zerorri ere begiratuta
benetan badut non sartu.
I. Lazkano: Nik horrelako jendearekin
sarri sentitzen det grazi:
sardina zaharrik antiajukin
ez nun sekula ikusi.
I. Elortza: Sardina zaharra omen naizela
bilatu duzu hainbat ertz.
Kontuz ibili! Ni irenstean
enpatxua egin baietz!
I. Lazkano: Bizkai aldean zer egin diok
hire gorputz kaskar horri?
Gizon itxura hartu nahi badek
Gipuzkuara etorri.
I. Elortza: Bizkaian ere lasai jateko
badugu nahiko ganora
probetxuzkoak aprobetxatu
eta besteak zulora.
I. Lazkano: Ikusten danez gure mutilak
alperrik jaten du gutxi
gorputza hola izatekotan
hobe besterentzat utzi!
I .Elortza: Egia esan gaur ere ez dut
ona aurkitu laguna:
justu-justuan jan behar izan dut
zuri sobratu zaizuna!
I. Lazkano: Kontuak kontu gure mutila
degu benetan bizkorra
gorputza ez du haundia baina
arpegia bai gogorra!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra