Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-09-06 Elorrio Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Lana
Bakarka gai-librean kartzelako-lana
Jarritako gaia
Kontrol neurriak gero eta handiagoak ei dira gizartean. Eraikin honetara sartu zarenetik gutxienez hamar kamara ikusi dituzula ohartu zara.

Deskribapena

Doinua
Abokatuak deitu berri dit
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundua nola aldatu zaigun
hauxe da gero pasada!
Eta txarrerantz egiten doa
hemen ai azken bolada:
Alde Zaharrean zabiltzanean
tabernatik tabernara
igual paisanoz dijoan nonok
zasta! lehen begirada
gero kontrolak errepidean
eta kalean kamara
laister amaren barrutik ere
preso aterako gara. (bis)

Ez dakit gure mundu triste hau
edo neu nagoen zoroa
baina jenteak adierazten du
segurtasunan gogoa:
"Jarri nire kalean kamara
etxera lasai ez noa
polizia askorik ez dabil
hori da nire susmoa"...
Horrelako hitzak entzuteaz
ni aspertu naiz mordoa
kontrol gehiagokin be mundua
ez da seguruagoa. (bis)

Bilbon ere ointxe jarri dituzte
ehun ta hamar kamara piku
saihestu nahi omen dituzte-ta
ez dakit zenbat delitu.
Horretan dirua gastatu bai
gure poltsikoak siku.
Irtenbiderik egoera honi
ezin bazaio aurkitu
demokrazia deitzen dan honek
ez du hainbeste meritu
gu kontrolatzen gaituzten hoiek
zeinek kontrolatzen ditu? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra