Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-03-28 Urnieta Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-03-28 Urnieta Sariketa
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hiru hitz emango dizkizut, eta zuk erabaki abiapuntu bezala hartu, elkarrengandik bereizi, lotu, zuretik kantatu, beste norbaiten paperean aritu...Hauek dira hiru hitzak: maitasuna, gorrotoa eta askatasuna.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on eta muxu bat
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-03-28 Urnieta Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur hogei urte maitasun sutsuz
jardungo ziren apika
baina horixe gero aldatuz
joan daiteke zatika
beti ez baita ondo biluzten
maitasunan margarita.
Bikote baten batak bestea
hartu dezake harrika...
Ahots ozenez egin nahi nuke
gertatuaren kritika:
berriro ere odolan herri
bihurtu zaigu Gernika . (bis)

Egun batean more kolorez
izan zuen betazala
beste batean hautsi zizkion
sudurra ta azkazala
atzamarkakin marraztu zion
hurrengo baten azala
ta emaztea bilakatu zen
bere senarran itzala
ta hedabideetan notizia bat
eman zuten mundiala:
pasatu arte hura omen zen
famili normal-normala. (bis)

Ta emazteak hau jasan zuen
urte askotan, luzaro
normaltasunez bilakatu zen
gizonezkoan esklabo.
Hori entzun ta gorrotoakin
goraino beteta nago
herri honetan eta besteetan
gertatzen dira oparo.
Nahiz eta beti aldrebes esan
eta ziur esan klaro
maitasunetik gorrotora da
pauso bat baino gehiago. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra