Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-12-30 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Elortza, Igor
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badabil iritzia, batzuek kezkaz, beste batzuek nekez eta hainbatek amorruz diote BECeko finala lar politikoa izan zela. Zuek zer diozue?

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Lujanbio:
Gogoratzen dut minbiziana
edota giltzurdinena
tratu txarrena, krisiarena
ta Aminaturen sena...
Politikakin gatazkarekin
lotu nahi dutenek dena
ez ote dute ikusten soilik
ikusi nahi ez dutena?

A.Egaña:
Politikoa izan zela ta
hizketan hainbat axeri
han botatako iritzirikan
ezin dutenak liseri.
Izatekotan herrian dugu
hainbat pena ta miseri
han bertsorikan ez baitzen bota
gertatzen ez den ezeri.

M.Lujanbio:
Gure eraikuntza lanean gabiltz
gure ekin gure fede
zerbaiten alde egiten degu
kritika edo mesede.
Aipatu ziren mila araudi
juizio, traba eta lege
baina neretzat politika da
giza harremana ere.

A.Egaña:
Aritu ginen gertakizun ta
jardun gendun ideetan
nik neronena esan dezaket
jardun nintzen nireetan.
Kartzela joan ta biluztarazi
hainbat mila bideetan
eta gai hori ez al da sartzen
giza eskubideetan?

M.Lujanbio:
Ez aipatzea kontu bat baita
eta zentsura bestea
aipatu ziren juizio, kartzela
espetxea, erbestea.
Kritikari ta gai-jartzaileei
hauxe da nere eskea:
esan nahi dena esan dezagun
espazioa uztea.

A.Egaña:
Kritikaritzat arituko zen
ez dakit zenbat alaja
baina herrian presoak dira
eta hamaika hilkaja.
Herri hau behingoz konpondu eta
guztiontzako bentaja
ordun gu ere jardungo gera
ji-ji-ji eta ja-ja-ja.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra