Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-04-25 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Mañukorta, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-04-25 Abadiño Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Mañukorta
Paya, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Cegasa enpresako beharginak zarete. Zuen lan egoera txarra dela eta, erabaki duzue ibilaldi bat egitea Oñatitik Gasteizera. Gasteizen bizi da Cegasako nagusia. Hartu dituzue behar dituzuen gauza guztiak eta ekin diozue bideari.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-04-25 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Mañukorta, Xabi Paya

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X.Paya:
Gure jefea ondo bizi da
goxo-goxo kuko-kuko
ta guri esan digu "Lan egin
eta isildu ta punto!".
Ba ibilaldi bat egingo dogu
eta berba hauek lekuko
ta Duracellgo konejuak lez
ez gaitu ezerk geldituko.

S.Colina:
Oñatitikan Gasteizeraino
badago nahiko asfalto
ta gu protestan joango gara
pausoz pauso saltoz salto
oinetakoak gastatzen dira
eta pentsatu beharko
diru gehiorik ez baitaukagu
zapata berritarako.

X.Paya:
Baina hala ere irten behar dugu
biok batera kalera
ea horrela piztu daikegun
nagusiaren kolera.
Pilak egin ta egin gabiltza
egun batetik bestera
ta Gasteizera joan behar dugu
berari pilak jartzera.

S.Colina:
Gasteizeraino joango gara
Oñatitikan irtenda
dagoeneko kontratu danak
dauzkagulako etenda
baina alperrik joango gara
bidez bide xendaz xenda
gure nagusi burgeskumea
autopistatik joaten da.

X.Paya:
Berez ez dakit nagusia den
edo eta banpiroa
edozein gauza izan ahal baita
despidoko motiboa.
Horrek ordea ikusiko du
proletarion giroa
ta ikasiko du positiboak
badula negatiboa.

S.Colina:
Nahiago nuke gure nausiak
esango balu horrela
baina uste dut gure gainetik
lasai-lasai dabilela.
Etsipenean hauxe otu zait
Gasteizera goazela:
gure ibilbide luze-luze hau
zirkuitu labur bat dela.

X.Paya:
Baina zirkuito honetan ere
aukerak badira hainbat
pilak egiten pasatu arren
gure bizitza erabat
hara joan ta entzun behar du
geure ugazaba jaunak
harentzat soilik daukagulako
aldarrikapen pila bat.

S.Colina:
Aldarrikapen hoiek ordea
nun daukate erantzuna?
Pausorik pauso belzten ari da
gu bion etorkizuna.
Eskatzen dugu politikoen
esku-hartze ta jarduna.
Ea ba Patxik egiten duen
Juan Joxek egin ez duna!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra