Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-09-27 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Txomin Garmendia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-09-27 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-emailea
Muñoa, Unai
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Garmendia, Txomin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertsoa: Azpillaga ta Txomin etorri nator zalantza ta guzi nesketan nabil lorerik lore muxu, irri ta igurtzi buruan dauzkat hainbat galdera baina erantzunak gutxi zer det hobea orain ezkondu edo gerorako utzi?
Gaiari oharrak
Gaia eta bertsoaliai neurriz eta doinuz berdinak.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-09-27 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Txomin Garmendia

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Azpillaga:
Usterik gabe galdera edarra
horrek badigu emana.
Goguan hartu beharko degu
lehengo bertsoan esana
andragei eta senargeiekin
ugari daukate plana
baina ezkondu beharrekoa da
hortarako dagoana.

T.Garmendia:
Muñoa gazte hau hor hasi zaigu
amoriozko langintzan
eta berorri gertatutzen da
ezkondutzeko peskizan.
Mutilzahartuta jarri nintzan ni
ezkonduaren bizitzan
zure aukera izandu banu
leheno ezkonduko nintzan!

J.Azpillaga:
Gure denboran hainbeste gauza
albora ginuzen bota
gaur ezkondu edo ez ezkontzea
bat'e ez zaie inporta.
Behar dana da neska-mutilak
alkarrekin ondo porta
ezkondu edo ez berdina da
sexoa libre dago-ta.

T.Garmendia:
Iruditzen zait gauza horretan
asko eztabaidatu leikela
ikusten ditut ezkondu asko
nahiko gaizki dabiltzela
eta neronek aitortzen det nik
hain zoriontsu naizela.
Hor'e suerteak agindu behar du
loteri baten bezela.

J.Azpillaga:
Nik ondo dakit gauza nolatan
izaten dan konpontzeko:
andre-gizonak izan behar dute
batak bestien antzeko
garaia ere ona behar du
oso pozik ezkontzeko
gizonarentzat andrea ona da
etxean ondo bizitzeko.

T.Garmendia:
Etxean ondo ta beti pozik
alkarren aldamenean
estuasun ta lasaitasunez
hain borondate onean
ezkondu danak ez dira bizi
betiko zorionean
arantza ere sarritan baita
lorean aldamenean.

J.Azpillaga:
Ezkondu eta banatutzea
ez da oraingo berria
baina hortatik sortu liteke
kalte ikaragarria.
Garai batetik ikusten dana
behera joan da baserria
eta ezkontza galtzen bazaigu
akabo Euskal Herria.

T.Garmendia:
Baina munduko etekin dana
ez da ezkontza bakarra
beste gauza asko eta ohituretan
hartu liteke indarra
eta ezkonduta zaudeten danai
dadukat esan beharra:
San Antonioz oroit zaitezte
ez da laguntzaile txarra.

J.Azpillaga:
Ezkontzarekin neurtutzen da
behar bezela sendia.
Garai batean baserrietan
zegon jendetza haundia
ta orain berriz galtzen ari da
sinismenaren mendia.
Gauzik onena ezkontzarentzat
degu formalidadia.

T.Garmendia:
Mundu honetan gertatzen dira
ez dakit zenbat zoramen
bainan gertatzen dan guztiari
kolpetik ez esan amen.
Ikusten det nik ezkontza hortan
eginik hainbat aipamen.
Isiltzea're komeniko da
danak aspertu baino lehen.

J.Azpillaga:
Beraz honekin eman beharra
izango degu azkena.
Andre-gizonak konpondu ezin
horrek ematen du pena
oso bezturik ikusten det nik
datorkigun ondorena.
Batak bestea maitatzea da
gauzik beharrezkoena.

T.Garmendia:
Etxeberria ta bion artean
izan da hainbeste txasko
esan liteke bertso kontuan
gu ginala maiorazko
ta Berrobin San Agustinetan
zu zinaden beharrezko
eta herritar danen partetik
bihotzez eskerrik asko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra