Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Txomin Garmendia

Datu pertsonalak

Izena
Garmendia, Txomin
Izen abizen osoak
Garmendia Galartza, Txomin
Jaiotza
1934 Berrobi + Berrobi < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea. Autodidakta izan da ikasketei dagokionean. Nekazari, arotz, taxista, liburu-saltzaile eta Berrobiko alkate izan da. Bere kasa zaletu, eta lagunek bultza zuten plazara. 50. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari, eta 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen. 1980an bideko istripuz eritu zen. Harrezkero idazteari ekin zion. Bertso liburuak eta kontakizunekoak idatzi izan ditu. 1988an ezkondu zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Berrobin, 1952an, Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe" eta Jose Joakin Mitxelena lagun zituela.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Aginagako txapelketa 1959
Errege Eguneko saria 1962 (Donostia): 1.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Beltzak eta zuriak mendian ardiak. (Auspoa, 188)
Bertsolari kurpila. (Auspoa, 171)
Bizitzaren arian. (Auspoa, 160)
Bordaberriko gozo-mikatzak. (Auspoa, 170)
Denbora pasa. (Auspoa, 159)
Erririk erri. (Auspoa , 177)
Beste argitalpenak
Diario Vascon, Diario Navarran
Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
XV.Bertsolari Eguna (1984) ( Donostia, Astoria antzokia)