Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-04-03 Bergara Jaialdia
Gai-emailea
Alustiza, Enaitz
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azkenaldian ingelesezko esaldi bat behin baino gehiagotan entzuten dugu: Think global act local. Horrek esan nahi du mundu ikuspegiarekin pentsatzeko eta gero gure inguruan aplikatzeko. Amets, zelan egiten da mundu ikuspegiz pentsatze hori? Unai, zelan aplikatzen da gure inguruan?

Deskribapena

Doinua
Zazpi ahizparen gai den oihala
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Arzallus:
Begira zazu goseak hiltzen
nola dagoen Afrika
Amerikatik hasi omen da
husten munduko patrika...
Halaxe bizi behar genuke
urrutira so jarrita
ikuspegia mundura baina
telebista itzalita.

U.Iturriaga:
Itzali eta ez iragarki
politen amuan jausi
ze badirudi egin leikela
gastatu ta irabazi.
Oreka baten hemen ta Afrikan
nahi baldin badugu bizi
Eroskira gutxiagotan joan ta
baserritarrei erosi.

A.Arzallus:
Begira zazu Palestinako
haurtxoen negar zotina
edota turko ume txikien
bizi nahia ta ezina.
Izan gertuan nahiz urrutian
Unai mina beti mina
eta agian gure etxean
dago arazo berdina.

U.Iturriaga:
Nahiz ta hemen gosea ez dugun
aspaldi eguneko lege
ninfa borroka nahiko badago
erantzun eta botere.
Kanpoko urrutiko errukiz
ez bizi baina alafede
heldu artean konpondu ezkero
umeentzat ere mesede.

A.Arzallus:
Ta pelikula bati begira
nengoen lehengo batean
El Gran Dictador Hitler zebilen
munduan jolas batean.
Mundua txiki-txikia zela
oharturik bapatean
mundu osoa kabi liteke
gure eskuen artean.

U.Iturriaga:
Ordu asko joaten zaizkigu
lehengo garaiez hizketan
ta horra Hitler ikono bat da
ikono ikonoetan.
Baina egunero irakurtzen da
prentsako orrialdeetan
diktadore haundi asko dago
gure etxe txikietan.

A.Arzallus:
Bagdaden noiznahi esaten dute
lau bonba eta gehiago
eta agian besteren batzuk
Afganistanen nahiago.
Baina pentsatu zer den mundua
pentsatu zer den Durango
zuen herrian ere bonbaren
arrasto txiki bat dago.

U.Iturriaga:
Hirurogeita hamabi urte
aurtengo honetan joan dira
zoritxarrez bonbaketen gaia
egungoa da argi da.
Afganistan ta Irak urrun daude
adibide dira. Tira!
Hara doazen mina ugari
Gasteizen egiten dira.

A.Arzallus:
Nahiz ta aitortu kexu naizela
mundu osoko aferaz
hemen edo han pertsonen kontra
erabiltzen den maneraz
mundu osoko ikuspegiak
engainatzen gaitu erraz
think globalegin behar da baina
ahal baldin bada euskeraz.

U.Iturriaga:
Gureari eutsi nahi diogu
ez beste inori kendu
euren parean lehiatzeko gai
baina tresnarik bagendu.
Eguneroko lana ez dute
telebistan nabarmendu
Bergaran badago elkarte bat
ta egunero jarduten du.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra