Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-07-12 Lezama Jaialdia
Gai-emailea
Garitano, Ortzi
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hogeita hamabost urte eman dituzue zoriontsu ezkonduta Goitioltzako baserri batean. Gaur, banantzea adostu duzue, baina paperak egiterakoan banantzeko dirurik ez daukazuela ikusi duzue.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Maia:
Legeak gauzak hola
eskatzen ditu-ta
banatu behar gera
dena zure kulpa.
Dirurik ez ordea
ze pobrea uzta!
Behintzat egin dezagun
ohea bi puxka. (bis)

On. Enbeita:
Zure proposamena
ezin hartu aintzat
ni ez nozu hartuko
gizona tontotzat.
Oge osoa neutzat
behar dot nik behintzat
eta egizu kortan
koarto bat zeuretzat. (bis)

J.Maia:
Hemen ganadua zen
gizona baino lehen.
Ondo dakit nik zure
estiloa zein den!
Dirurik ez daukagu
badakizu zeren
dena soinekotxotan
gastatzen zenuen. (bis)

On. Enbeita:
Harrotu egin jaku
ta gizona aitu:
igual mundua hemen
amaituko jaku.
Ez dakit hortaz zelan
zaren konturatu
ez badeustazu inoz
zuzen begiratu. (bis)

J.Maia:
Gaztetxoko garaia
ja ez dago hurbil
baina ni mantendu naiz
apal eta umil:
hamabost urtetako
galtza berberaz hil
txiki geratu arren
berdinekin nabil. (bis)

On. Enbeita:
Zeozer igarri dozu
hori da ezagun
baina horretan izan
naz ni zure lagun
beti praka bardinak
hain pobre hain ilun
txikitero triparik
bota ez dagizun. (bis)

J.Maia:
Berriz atera dezu
ez dakit zenbat gai
nik beti nahiko nuke
bizi lasai-lasai
galtzak jaistea ere
harturikan usai
ni prest nengoen baina
zuk ez zenuen nahi. (bis)

On. Enbeita:
Kantsau nintzen gaztetan
artotza ta trokaz
eta kantsau etxeko
betiko borrokaz.
Nik inoz ez dodala
nahi dinozu hortaz
pena emoten dozu
txanka ezpatokaz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra