Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-03-14 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Orixe Saria (12. 2009. Donostia, Añorga)
Saioa
2009-03-14 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oraintxe kendu dizute begietako estalkia.

Deskribapena

Doinua
Boligrafoa eskuan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-03-14 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pertsona bakoitzak dauka
jakina bere problema
eta akaso nirea
ez da izango arruntena.
Urteak pasatu ditut
ospitaleetan barrena
baina azken geltokira
iritsi da nire trena.
Zapi astuna izan da
orain kendu didatena
eta aurrean agertu
zait ikuste ez nuena.
Ez ote da ba izango
dagon egunik onena
itsu batentzat begiak
ireki dizkiotena?

Ze kolore dauka lurrak?
Nolakoa da zerua?
Nolakoa izango da
biltzen nauen ingurua?
Urte askotan izan da
hauxe nere helburua.
Argitu zait ikusmena
ta argitu zait burua.
Nahiz ta luzea izan den
azkenaldiko endredua
bakoitzak bereai ekin
hau da bide segurua.
Nola aldatuko ote da
aurreko bizimodua?
Mundua gela hau bada
zein ederra den mundua!

Nigatik esamesetan
aritu ohi zan jendea
aurreiritziek dute
egundoko boterea.
Baina urte luzeotan
egin nahi nuen nerea
itsua izanagatik
ez nintzen miserablea.
Bizi berri bat aurretik
aritzeko adorea
begiek eman didate
askontzako ohorea.
Bizi pozez bete naiz ta
egin nahi nuke bidea
usain bakoitzari jarri
behar diot kolorea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra