Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñaki Gurrutxaga

Datu pertsonalak

Izena
Gurrutxaga, Iñaki
Izen abizen osoak
Gurrutxaga Zubimendi, Iñaki
Jaiotza
1981 Orio + Orio < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Orion jaio eta bertako Ikastolako Bertso-eskolan hasi nintzen bertsotan. Gero Zarauzko Etxebeltzen eman nion jarraipena. Ordutik Gasteiz, Itziar, Antzuola eta Orio bertako Errikotxia bertso-eskoletatik pasa naiz, zeregin desberdinetan. Hamaika Bertute bertsolari-gazteen mugimenduan parte aktibo izan nintzen hainbat urtez.

Gaur egun Gipuzkoako Bertsozale Elkartean nabil lanean, irakasle eta bailara-eragile gisa, Gu ere bertsotan proiektuaren barruan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lehen plaza ez dut oso gogoan. Jende aurrean eta bat-batean Gipuzkoako eskolartekoan, 1992an eta Zarautzen.