Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-02-13 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-02-13 Baiona Jaialdia
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badakizu gaur jendeak beste su mota baten inguruan dantzan ibiltzen ari direla eta Inauteriak ospatzen direla hemen. Zer leporatzen diozu zanpantzarri aurten?

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-02-13 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ai ene gure Euskal Herriak
ze pisu eta ze zama!
Nik leporatzen diot lagunak
urrutira eramana
nik leporatzen diot hainbeste
gezur arraro errana
eta euskera desagertzea
gure karriketan barna
eta euskeraz ez dakitenei
ez erakutsi izana. (bis)

Nahiz bera ez den ez diputatu
edo ez den alkatea
nola bere gain eroritzen den
urte osoko kaltea
euskerak zuen gainbeherakada
da guretzat atakea
ta leporatzen diot ai ene
Iparralde zahar maitea
hari euskera kentzea eta
lauburu bat ematea. (bis)

Leporatzen dut herriko plazan
euskal dantzetan biltzea
leporatzen dut gure ikurrina
folklorera umiltzea
leporatzen dut “Force basque” jarri
ta jendea hurbiltzea
leporatzen dut frantsesa izan
kontzientziaren haizea
ta hala ere hemen jendea
euskalduna sentitzea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra