Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-03-19 Igorre Jaialdia
Gai-emailea
Iturriotz, Iñaki "Iturri"
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Igorreko kanta batek honela dio: "Aramotzetik Garamendira / tximista baten antzean / miru zurie hegazka doa / oilandatxuen atzean". Onintza, horrelaxe ibiltzen zen Unai ere garai batean zure atzetik.

Deskribapena

Doinua
Aramotzetik Garamendira
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita:

Ene atzetik ibili ei zinen
ene Unaitsu parkatu!
Ez dakit zelan ez nintzen hortaz
sekula be konturatu.


U. Iturriaga:

Aramotzetik Garamendira
tximista baten antzean
ta oin bakarrik geratzen jate
erreturie atzean.


On. Enbeita:

Baina zu zelan ibilten zinen
ai Unai nere atzean!
Mosu askorik ezin da hartu
aurrean parau ezean.


U. Iturriaga:

Zu beranduko proposamenak
egiten zabiz gaur hemen
onartu egin behar dot Onintza
orduan itsu nengoen.


On. Enbeita:

Bueno baina igual gaur be berriro
biok itsutuko gara
saio ostean uste dot danak
doazela Hendaiara*.


U. Iturriaga:

Pasatakoak berreskuratu
guran zabiz Iturriaga
Aramotzetik Garamendira
joan ta bueltetan bazara.


On. Enbeita:

Bizitzak buelta asko emoten dauz
ta eskean neu azkenean
igual zeozer egin geinke gaur
sasoi zaharren izenean.


U. Iturriaga:

Sasoi zaharra da joan dalako
ezer ez da betikoa.
Belaunikatu ta kantaudazu
Maritxu iturrikoa.


On. Enbeita:

Ez hainbeste ez baina bai igual
niri dana parkatzeko
zikinkeri bat egingo deutsut
zure kana bakotxeko.


U. Iturriaga:

Proposamenak harrapatu nau
hori izan da zartada
kana bakotxa zikinkeri bat
kriston txarrikeria da.


On. Enbeita:

Leku berera joan nahi neban
baina nik metaforagaz
zeuk pe zeozer esan nahi zendun
belauniko jartzeagaz.


U. Iturriaga:

Metaforarik ez zegoan hor
ta ez saiatu alferrik
Onintza trenak pasetan dira
bizitzan baten bakarrik.


On. Enbeita:

Baina herri hau Unai sekula
ez danez izan ohikoa
beste trentxo bat omen jatorku
abiadura handikoa.


U. Iturriaga:

Gura dozuna da esperantza
berreskuratu barriro
niri gehiago gustatu izan jat
beti astiro-astiro.


On. Enbeita:

Bueno astiro hasiko gara
ta martxan-martxan pentsatu
eta azkenean egingo dozu
lehengo guztia gaur ahaztu.


U. Iturriaga:

Gurea hemen amaituko da
modu hontan azkenean
ilobei kontau behar deutsezu
amamatxo zarenean.


_________________
*Saioko beste lau bertsolariek Igorreko bertso saioaren ondoren egun horretan bertan beste saio bat zuten Hendaian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra