Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-07-13 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-07-13 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nafarroako errege izandako Albretarren ondorengoa omen zara, eta zuk diozu gaur egun Nafarroako Erreinuko erregea izan beharko zenukeela.

Deskribapena

Doinua
Uso xuria errazu A
Neurria / Estrofaren izena
Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-07-13 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Neurria:  Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hastera noa jarduna
ni Albret deitura duna
nauzue zuen laguna.
Lehen aldia izan zen eta
agian etorkizuna
bere buruan sinisten duen
Nafarroko Erresuma. (bis)

Ez nago burutik jota
egin nahi nuke borroka
memori ezaren kontra.
Onar zazue nere erregetza
onartu nere erronka
Bordoidarrena baino okerrago
behintzat ez da izango-ta! (bis)

Maiuskulaz hainbat hizki
uxatuak mila pizti
izan baitugu ja aski.
Dena bihurtu behar dut polita
aberastasun eguzki
ta erresuma bat izango dugu
selekzio eta guzti. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra