Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Estitxu Arozena
- Info.
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak
- Izena
- Arozena, Estitxu
- Izen abizen osoak
- Arozena Albizu, Estibaliz
- Jaiotza
- 1975 Mutriku + Mutriku < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Mutrikun sortu zen, hiru hilabeterekin Lesakara ekarri zuten aitaren (Manolo Arozena bertsolaria) lan aferak zirela-eta, bi anaia zaharragoekin batera. Estitxuk Tantirumairu ikastolan ikasi zuen, eta bertan bizi zen bertso giroak bultzatuta, taldetxo bertsozalea sortu zen bere gelan. Batxilergoan zegoela, bertso eskola sortu zen; hamasei urtekin plazetarako urratsa eman zuen. Neska izateak hausnarketarako bidea ireki eta sexuen arteko desberdintasunen eta harremanen gainean sakontzera eraman du, baita akademikoki ere. Nafarroako eskoletan bertsolaritza irakasle da eta bertso eskoletako irakasle ere bada. 2011an ama izan eta bertso eskoletatik atseden hartu ondotik, gaur egun batez ere Bortziriak, Malerrekan eta Baztanen aritzen da eskolak ematen. Hezkuntza arautuan eta bertso eskoletan. Gaztaroan psikologia eta sexologia ikasketak egin ondotik, helduaroan Lehen Hezkuntzako Irakasle ikasketak burutu ditu. Bat-bateko saioak egiten ez baditu ere bertso sortak egiteari ez dio utzi, hezkuntzarako, komunikabideetarako, herri ekimen zein famili otorduetarako.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Beran, 1991n, Manolo Arozena, Xabier Silveira eta Bittor Elizagoienekin batera, Korrikaren aldeko bazkari batean.