Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-07-15 Alegia Jaialdia
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egunkaria auzia, 18/98, mila epaiketa; eta gaur hasi da Udalbiltzaren aurkakoa ere. Amaiera batek beste hasiera bat dakar beti. Ikusten al da honen guztiaren amaierarik?

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:

Alperrik dira lekukotasun
froga argi nahiz testigu
herrigintza beti geratzen da
Estatuaren gatibu
ta toga beltzak eskuin eskuan
mailu haundi bat beti du
txingurri-lanean jarraitzea
guri hori dagokigu.


A. Mendiluze:

Udalbiltzaren epaiketa da
Egunkariarena lehen
badakizue hitza delitu
eta dena ETA omen
eurek nahi duten hori lortu arte
jarraitu nahi dute hemen
ia ez dakit bukaera bat
ikustea komeni den.


J.M. Irazu:

Madrileraino zertan zuzendu
justiziaren eskea?
Handikan nekez etorriko da
Euskal Herri bat askea
Sakonagotik jardun behar da
hori da nere ustea
bukaerarik izango ez duen
hasiera bat hastea.


U. Agirre:

Nahiz ta gu jartzen saiatzen geran
Madrilentzako neurria
buruai buelta eman diogu
nola moztu izurria.
Lehen esperantza banuan baino
aspaldi daukat urria
lehen Maialenek zion zer geran:
mailua ta txingurria.


M. Lujanbio:

Ta bai euskera bai udalgintza
hemen dena ETA omen
zabala eta herrikoiena
hala egin gendun arren.
Udalbiltza da gure bidean
ejenplu eder dena den
bestei baimen eske ari gabe
geronek sortu genuen.


A. Mendiluze:

Ta animatzen gaituzte berriz
halako zenbait irudik
litekeela sinisten degu
elkarrengana bildurik.
Goiko mailuak golpea dakar
ez du beste helbururik.
Beraz ez egon gora begira
baina ez makurtu bururik.


J.M. Irazu:

Enegarrengo epaiketa da
Audientziaren forma
hainbat familik eta pertsonek
nolako ezinegona!
Pixka batean joan-etorrian
Madrilera hara-hona
guzti-guztiek jaso bezate
gure elkartasun berona!


U. Agirre:

Udabiltzakin zertan aritu
egoera makillatzen?
Ari zaizkigu gerua belzten
ta nahigabia pilatzen.
Nahiz badakidan ez dela erreza
bi puntak korapilatzen
danak ein behar degu ahalegina
bide berriak bilatzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra