Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sei bat hilabete daramatzu bikote berriarekin. Bi aste barru da bere urtebetetze eguna, eta ez dakizu zer oparitu.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Balantze oso polita
da urte erdi honena
aspaldi pasatu zaidan
gauza denetan onena
neska bat ezagutu dut
politetan politena
ta beragan pentsatzen dut
egun osoan barrena.
Behin eman nion bihotza
dena beretzat nuena
eman diot irriparra
ta eman itxaropena.
Orain urtebetetzea
baina barruan ze pena!
Paperean nola bildu
eman nahi diodan dena?

Biok gabiltza gustora
hasierako liluran
gogotsu hasi baikinen
bikoteko abenturan
baina data alu hori
jarri zait orain jomugan
eta ez dakizue ondo
hori orain ze kontu dan!
Sarritan ibili ohi naiz
galdezka erdi itxuran
batipat baldin badago
triste edota tristuran
baina behar den garaian
oraintxe jarri naiz dudan
behar nukeen adina
ezagutzen ote dudan.

Behingoz zerbait pentsatzeko
hartu dezadan astia
ea naizen asmatzeko
behar den bezain aztia!
Eros nezake bitxi bat
edo gustoko janzkia
edo elkarrekin hasi
gineneko argazkia.
Baina hobe opari bat
goxoa eta eztia
ez izan arren haundia
ta dirutan garestia
muxu bat emango diot
goxotasunez bustia
horixe baita muxu bat
gauza gutxi ta guztia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra