Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-12-06 Orio Jaialdia
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolariak / Egileak
Esoain, Ibai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ibai, adineko zure ama ezindua, Maialen, zaintzen duzu zure etxean; eta atsedena hartzeko edo, zentro batera eraman duzu hilabete baterako, nahiko kostata. Hilabete pasatu da, joan zara amaren bila, baina ez du etxera etorri nahi.

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:

Hona etorri ta arrenkura
punttu bat neukan gordeta
ahaztu nahi ninuzula pentsatuz
ta hilabetean zer gerta.
Ez dudala etxera itzuli nahi
har dezazun zure beta
etxera juanda traba besterik
ez dizut egingo eta.


I. Esoain:

Bai egia da ez nagoela
beti umore alaian
baina oraindik jarraitu nahi dut
amari lagundu nahian
garbiketetan, sukaldaritzan
berdin astean ta jaian
ze faltan asko botatzen zaitut
kanpoan gauden garaian.


M. Lujanbio:

Nik ere berdin zurekikoa
begitan ze malko laino!
Gehiago ezin zenuelako
etorri ginan honaino.
Estimatzen det itzuli nadin
daukazun hainbat enpeño
baina faltan sentitzea hobe
sobran sentitzea baino.


I. Esoain:

Hainbeste hoztu behar al dute
bion arteko kontuak?
Bion artean erabaki behar
bion arteko hautuak.
Nei berdin zaizkit zure ezinak
sortzen dizkidan tratuak
hoiek hainbeste balio dute
ama baten aholkuak.


M. Lujanbio:

Zu gazte zera ta nik badauzkat
larogeita hamar urte
hemen bizitzea onartzen det
zure bizitzaren truke.
Razionalki ai naiz hizketan
hori badakizu zuk’e
bihotzai hizketan utzi ezkero
besterik esango luke.


I. Esoain:

Esan dizkizut inoiz egiak
esan dizkizut gezurrak
esan dizkizut hainbat hitz gordin
eta esan hitz xamurrak.
Nahiz ta ahulduz ta ahulduz doazen
amatxo zure hezurrak
zure berorik ez dit ematen
tximiniako egurrak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra