Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2010-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
2010-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Neurria:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mañukorta:
Serbitzaile jatorrak
hainbeste meritu
jan ta eranez hementxe
beitu eta beitu
hor dezu urrutizkina
lehenbailehen deitu. (bis)
U. Alberdi:
Sorpresa bat hartu dut
platerak batzean
telefono txiki bat
paperan ertzean
kamarera bat behar
al dezu etxean? (bis)
Mañukorta:
Holako kamarerak
ez dabiltza nunahi
irripar gozo horrekin
gozo eta alai
kamarera behar det
andra bat ere bai. (bis)
U. Alberdi:
Nahiz ta horrek berez ez dun
Mañu ezer txarrik
nik behintzat gaur ez daukat
konpaini beharrik
bezeroak nahi ditut
tabernan bakarrik. (bis)
Mañukorta:
Berezoak tabernan
nik ezin ukatu
afaria eiten da
hasi ta bukatu
neu ere hemen naukazu
nahi ba’zu probatu. (bis)
U. Alberdi:
Nik ez dizut emango
bedeinkazioa
eta ez dut aseko
zure desioa
baina emango dizut
konbersazioa. (bis)
Mañukorta:
Ai zer neska polita
liraina ta bero!
Aukera hau ez degu
biok egunero
igual gustauko zera
probatu ezkero. (bis)
U. Alberdi:
Behar det serbilleta
eta bi babero
itxuraz jarriko nau
Mañuk bero-bero
igual ez det kontauko
probatu ezkero. (bis)
Mañukorta:
Gorpuz ederrak badu
hainbeste etekin
hemen jardun ondoren
ekin eta ekin
igual biziko gerade
biok alkarrekin. (bis)
U. Alberdi:
Neskatila gazteai
hartu dio usai
bera’re garai baten
izango zan galai
berak gaztea nahi du
baina nik ere bai. bis)
Mañukorta:
Egia esan eta
egin dit galdera
hiruroita zazpi urte
urteak aurrera
baina oindik gazte nago
gerritikan behera. (bis)
U. Alberdi:
Txispatuz joaten baitzait
ardotik ardora
azkenean galtzen du
gizonak ganora
ta nik zentzuna daukat
lepotikan gora. (bis)
Mañukorta:
Errazoi ederra ere
esan dezu kasi
ta mutilzaharrak beti
ematen du itsusi.
Lagun polit bat hartu
ondo-ondo bizi! (bis)
U. Alberdi:
Nahiz ta ez degun ingo
beraz biok txortan
ondo bukau behar da
Mañu holakotan
zure zai egongo naiz
bihar leku hontan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra