Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2010-04-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Alaia Martin
2010-04-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Alaia Martin
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Goikoetxea:
Astuna izan da katea
astunagoa kaltea
errexa dugu esaten baina
zaila jasatea.
Amonaren aldartea
aurpegi malkoz betea
gaur heldu zaio hainbeste urtetan
falta zun bakea. (bis)
A. Martin:
Hilen zerrenda lodia
mila hil ta eroria
zulo hau bihur liteke minen
gure hilobia.
Nahiz erail historia
bilatzen dugu ongia
hil ez ziguten gauza bakarra
baita memoria. (bis)
A. Goikoetxea:
Amona ez zegon lasai
ez zen aguantatzeko gai
ta haren hitzak adieraztea
besterik ez dut nahi:
“Ene zenbat denbora zai!
Eta ailegatu da bai!”
Hala esan du: “ Gaurtik aurrera
hil naiteke lasai!”. (bis)
A. Martin:
Joan zen gure artetik
bizitzaren ametsetik
baina bizirik mantendu dugu
denboran gainetik.
Amonai beira hemendik
argi ikus dezaket nik:
amona hobi hontan egon da
aitona hil zenetik. (bis)
A. Goikoetxea:
Gure amonaren antsia
bizitza lutoz jantzia
errespetua adierazteak
badu garrantzia.
Aurrera doa bizia
eskutan dugun guzia
gure lana da hor ereitea
aitonan hazia. (bis)
A. Martin:
Bazuen nahiko bertute
umiltasunaren truke
bere borrokan abiatu zen
badakigu guk’e.
Nahiz pasatu hainbat urte
pasa mila min, ezuste
seme-alabek beren ametsak
beteko dituzte. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra