Bertsos - View details   To know more about this section

2010-04-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Alaia Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Oiartzungo Bertso Astea (29. 2010. Oiartzun)
Performance
2010-04-23 Oiartzun Sariketa
Gai-emailea
Azurmendi, Oroitz
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gerra zibilean hil zuten zuen aitona. Gaur, hainbeste urteren ostean, bera eta beste zenbait lagun lurperatu zituzten lekua aurkitu eta beraien gorpuak ateratzen ari dira. Amona ere aurrean duzue, malkoei ezin eutsita.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-04-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Alaia Martin

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:

Astuna izan da katea
astunagoa kaltea
errexa dugu esaten baina
zaila jasatea.
Amonaren aldartea
aurpegi malkoz betea
gaur heldu zaio hainbeste urtetan
falta zun bakea. (bis)


A. Martin:

Hilen zerrenda lodia
mila hil ta eroria
zulo hau bihur liteke minen
gure hilobia.
Nahiz erail historia
bilatzen dugu ongia
hil ez ziguten gauza bakarra
baita memoria. (bis)


A. Goikoetxea:

Amona ez zegon lasai
ez zen aguantatzeko gai
ta haren hitzak adieraztea
besterik ez dut nahi:
“Ene zenbat denbora zai!
Eta ailegatu da bai!”
Hala esan du: “ Gaurtik aurrera
hil naiteke lasai!”. (bis)


A. Martin:

Joan zen gure artetik
bizitzaren ametsetik
baina bizirik mantendu dugu
denboran gainetik.
Amonai beira hemendik
argi ikus dezaket nik:
amona hobi hontan egon da
aitona hil zenetik. (bis)


A. Goikoetxea:

Gure amonaren antsia
bizitza lutoz jantzia
errespetua adierazteak
badu garrantzia.
Aurrera doa bizia
eskutan dugun guzia
gure lana da hor ereitea
aitonan hazia. (bis)


A. Martin:

Bazuen nahiko bertute
umiltasunaren truke
bere borrokan abiatu zen
badakigu guk’e.
Nahiz pasatu hainbat urte
pasa mila min, ezuste
seme-alabek beren ametsak
beteko dituzte. (bis)