Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-07-12 Getxo Jaialdia
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zaharrei begira bota itzazu hiru bertso.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Andoni azaldu zaigu
beti bezela pikaro,
lehengo hamarkada omen
bertsolaritzan arrago;
orain ez da ba hain arra,
gero eta emeago;
entzulegoa gurekin
berritua da zeharo;
gaur egun gure itxura
jada ez da hain arraro;
zuek'e hortxe zaudete
nahiz ta denbora igaro,
oraina hementxe gaude,
ordezkaritzan ni nago;
bertsoaren iragana
zuen eskuinera dago.

Hemen guztiok daukagu
ahal degun talentua
ta aprobetxatu asmoz
dabilkigu momentua;
denek ikusi dezute
nola den gure kontua;
lehenago ona zen baina
izan liteke ondua,
haritz hauen itzalpean
sortua zaigun onddua;
gure partetik ez dago
aukerarikan galdua;
Xebastian dugu aita
ta Peña seme tontua,
Egaña espiritua
baina ez bate santua.

Algortan ikusi degu
denok dugunaren printza,
daukaguna ematea,
hori da lehen baldintza;
zorionean guztiok
nahiko batera gabiltza,
nahiz ta gaur nik ez dakidan
nork jasoko duen giltza,
denok erakutsi degu
bete nahi degula hitza,
ez dadila izan inoiz
denboraren joana hitsa;
gure partetik hauxe da
bertsolarien bizitza;
garena ta ez garena,
hori da bertsolaritza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra