Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-04-09 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
BBK Sariketa (8. 2000)
Saioa
2000-04-09 Bilbo Sariketa
Gai-jartzailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Ostolaza, Gorka "Potxis"
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Etxekoak gogaituta dozuz, Gorka, domeketan oso berandu jaikitzen zarelako ohetik. Lehengo domekan jaiki zinenerako denak joanda ziren, bakarrik itxi zinduezan.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-04-09 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik ohiturari inolaz ere
ezin diot egin ihes,
larunbatetan parranda on bat
botatzen baidugu errez;
joan den astean ere berdintsu
pasa zen, betiko legez;
nahiz ta itxura txarra eduki
ezer ez dago aldrebes:
eurak ez dute ezer nahi nikin
ta nik eurekin ere ez. (bis)

Gurasoekin hasarratu naiz
dagoeneko betiko,
familiako giro onari
guk ez diogu eutsiko;
ta hasitako bide horretan
jarraitu beharko tinko,
nahiz ta etxean bakarrik egon
pasatu nuen polito;
etxean inor ez zegoen ta
neskari deitu ta listo! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra