Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bernardo Mandaluniz

Datu pertsonalak

Izena
Mandaluniz, Bernardo
Izen abizen osoak
Mandaluniz Plaza, Bernardo
Jaiotza
1951 Atxuri + Atxuri < Mungia < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Aurkezlea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Mungialdeko bertso-eskolaren sortzaileetako bat. Mungiko taldea deituriko gai-jartzaile taldekoa izan zen. Talde hau izan zen 1990-1998 urteetako Araba-Bizkaiko Txapelketetako gai-jartzaile taldea. 2000. urte inguruan Taket Bertsozale Elkartea sortu zen.

San Antontxu jaietan (urtarrilak 18) bertso idatzien lehiaketako epaile ere bada.

Datu biografikoak

Biografia
Auzoko jaietan, aitaren eskutik, laubapost urte zituela entzun zituen lehenengoz bertsolariak. Gero, Medikuntza fakultatean euskarazko klaseetan bertsolaritza izan zen jardunetako bat. Enpresa eta kirol medikua da gaur egun. Bertsogintzan, berriz, gai-jartzaile ikusi dezakegu sariketa, txapelketa eta herri jaialdietan. Mungian, Taket Bertsozale Elkarteko kidea da. Eta San Antontxu jaietako antolatzen duten bertso- idatzien lehiaketan epaile lanak ere egiten ditu.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
aurkezle: 19/6, Mungia (“Taket"en omenaldian, frontoian) (12 bertsolari guztira: Mañukorta, Iturri, Deunoro Sardui, Jon Mugartegi, Intxaurraga, Areitio, Arregi, Lopategi, Jon Enbeita, Azpillaga, Balentin Enbeita, Lazkao-Txiki) "