Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Udal liburutegiko arduradunek kanpaina bat hasi dute: herritarrak liburutegira hurbildu ordez, liburutegikoak joaten dira herritarren etxeetara. Honela irakurzaletasuna bultzatu nahi dute. Maialen Lizasoren etxera hurbildu da.

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Atea jo ta Xebastian irten
hau da sorpresa, hau marka!
Zuk interesa izango dezu
ez zan besterikan falta!
Zuk irakurtzen baldin bakizu
hona liburu aparta
ta irakurtzen ez badakizu
dibujo dexente dauka. (bis)

S. Lizaso:
Gure etxean liburu gutxi...
beraz zuk ere igarri;
liburuekin gure etxean
bixitak ez dira sarri;
nahiz eta Platon eta Socrates
nire aukerako jarri,
nire gustoko libururikan
batere ez dezu ekarri. (bis)

Lujanbio:
Pazientzi pixkat izan Sebastian,
egin zaidazu mesede;
derrepentean ez zaitez sutu
era hortan alafede;
Andoni Egañan liburua're
ekarri dut erdi gorde,
komeni zaizu irakurtzia
kontra egiteko ere. (bis)

S. Lizaso:
Barkatu neska baina horretan
zu oker antxean zaude,
liburu hori hobe zenduen
beste batentzako gorde;
irakurtzeak ez dit egingo
zuk uste hainbat mesede,
zer jarriko dun dakidalako
irakurtzen jardun gabe. (bis)

Lujanbio:
Hori liburu txikia da bai
ta ez noa ematera,
zure eskuak ikusi ditut,
liburuxka hori kalte da;
entziklopedia edo atlasa
hobeko nuke atera,
liburu ttikin pasako ditu
hiru-lau orri batera. (bis)

S.Lizaso:
Atlasan falta ote daukadan
antzeman ote aurpegian?
Atlasik gabe nik ondo dakit
herri guztiak non dian.
Pedro Maria Otañorikan
ikusi ez aspaldian,
horrelakorik ez al da izaten
udal liburutegian? (bis)

Lujanbio:
Otañorenik bate ez dago,
eskeintza eskasa gurea,
bertsolarien mundua beti
izan dalako pobrea.
Hain lotsagabe zaude Xebastian
ta badezu umorea,
bestena letu nahi ez badezu
idatzi zazu zurea! (bis)

S. Lizaso:
Proposamena onartzen badet
litzake nire kalteko,
hasi ta ere behar bezela
nola ez nukeen beteko;
buru argia nola ez dudan
bide hortatik joateko,
lehenbizi zerbait izan behar du
historia egiteko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra