Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-05-06 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-05-06 Oiartzun Berezia
Gai-jartzailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Linguae Vasconum Primitiae Nik zita bat nuen Bernart Etxeparekin baina laurehunda piko urtez berandutu naiz. Harrigarriena da, Bernart Etxeparek itxaron egin nauela. Euskal poesiaz galdetu didanean esan diot : "euskaldunek ez dute poesiarik leitzen; ETB ikusten omen dute eta bidaia turistikoak egiten omen dituzte tropikoetara". "ETB? ETB?" Eta ETB zer ote den asmatzen eta neskameak ekarritako sagardoa edanez Axularren zain geratu ginen.
Gaiari oharrak
Bernardo Atxagaren "Linguae Vasconum Primitiae" olerkia.

Deskribapena

Doinua
Donostiako hiru damatxo A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Atxaga, Bernardo
Entitateak
Euskal Telebista (ETB)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-05-06 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sarasua:
Poesia nahi du poetak eta
barne odolak irakin;
gaur eguneko Euskal Herriak
zenbat ez duen huts egin!
ETBk zenbat kalte egin duen
norbaitek ba al daki jakin?
Euskal poesia izorratu da
Hitzetik Hortzerarekin.

Egaña:
Nere ustetan bide gogorra
aukeratu dezu aizu;
egia da bai ETB beti
bertso emanez jo ta su!
Baina halare oso arrazoi
kaxkarra eman diguzu;
ai, Sarasua, ipurterrea
Patziku ematen dezu!

J. Sarasua:
Patziku ezik nik izen asko
dudala esango nuke,
kaxkarkeria nagusitu da
gauza landuaren truke;
horrenbesteko txorakeriak
programan mila entzute
ta poesia duten apurra
zentsuratu egiten dute!

Egaña:
Iruditzen zait ez zabiltzala
soraio ta erdi lotan,
lehenen bertsoan abitu arren
den-dena apurtzekotan;
lehenengo duda egin dut baina
arrazoia zendun hortan,
txorakeri ta txorikeriak
parera datoz askotan.

J. Sarasua:
Bapatekoa jainkoturikan
burmuinak daude ahulduta;
euskal munduan ez ote goaz
iparrorratza galduta?
Bertsoa eta literatura
dauzkagu apartatuta,
biak dituen inor ez dugu
Andoni Egaña kenduta.

Egaña:
Dalako Andoni ez dut ezagun,
bidal dezagun zokora
eta bersotan ganoraz irten
txoritxoaren mokora;
gauza bakarra dago zalantzan:
ia zer dugun ganora,
baina nik behintzat ez nuke joan nahi
garen txo hortatik gora.

J. Sarasua:
Koldo Izagirrek ez zeukan hortan
bide okerra hartua,
nolanahi ere bertsolaritza
dago bidean sartua;
profeta batek urez bete du
bertsoen basamortua,
gora txapeldun titanikoa
Txirrita Axulartua!

Egaña:
Hara noraino iritsi zaion
bere drogaren dosia!
Lau hitz gordinez azaldu digu
ikasi duen poxia;
gora Leizko kooperatibak
ta elkartasun hazia!
Gora Txikito ta Sarasua
txapelketen oasia!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra