Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-07-25 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur egun garai bateko errota zaharrak konpontzen edo zaharberritzen ari dira eta guk eguneroko ogia lasai jaten dugu, eguneroko ogia ziurtatuta daukagu; baina jakin nahi genuke zuen gazte garaian eguneroko ogia jateko nola konpontzen zineten.

Deskribapena

Doinua
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Gauza zahar horiek mejoratzea
nahi digute aidanean;
horregatikan ari dirade
nahiko serio lanean,
garrantzitsuak izan baiziran
gu gazteak ginanean,
prexintatuta eduki arren
gehiena behar zenean.

J. Agirre:
Errota zaharrak konpondu eta
jarritzea aukerako,
nere ustetan ez da izango
inorentzat kalterako.
Gazte denboran ogia ez zan
orain daukagun erako,
hoeta bi urte izango nitun
nik nahikua jaterako!

Lazkano:
Gure aurreko aiton zahar haiek
jarri zituzten egoki
hamaika erreka! bazter politak
izanikan bizitoki;
bainan gu haurrak ginan garaian
nozitu genun ederki,
Franco aluak agintzen baitzun
noiz itxi ta noiz iriki.

J. Agirre:
Garai haietan Patxi ez zegon
hain jenio ondraduan,
jokatzen zuen Euskadin aurka
deabru baten graduan!
Geure laborea eraman ta
multa pagatu genduan...
Aizu, Lazkano, holakorikan
ezagutu al zenduan?

Lazkano:
Garai harretan familirikan
inork ezin zun mantendu;
hura pentsatzen hasitze hutsak
negargurea ematen du!
Oraindik ere orduko gaitza
guk ezin degu aldendu;
ogi pixka bat eman digute
bainan gauza asko kendu.

J. Agirre:
Gauz danetatik ez gabiltza ez
gu zorion ugarian;
oain ere sarri penaren kargak
ia behera erorian;
hemen ez dago aukera haundirik
artuan eta garian
eta errotak arreglatutzen
laboreik ez dan garaian!

Lazkano:
Nolabait ere kanpo-herritikan
nahi baigaituzte kontrola,
txupatzen dute gure izardia,
baita ere gure odola;
herri bat izan nahi degu eta
ezin eskura inola;
esango nuke oraindik ere
Franco bizirik dagola.

J. Agirre:
Horregatikan degu bizitzan
horrenbeste buruhauste,
nahiz ta Patxiko bizi danikan
inortxok ez degun uste;
aspaldi hontan frankokumeak
indarrak hartu dituzte
eta bildur naiz: hoiek bizirik
gu laiste jango gaituzte!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra