Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-04-07 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badakizue, Bergaran famatuak dira amodiozko gutunak eta horrelako kontu horiek, eta hauek biak neska berak jaso dituen bi gutun izango dira. Bata betiko amodiozko gutuna izango da, eta, bestea, e-maila edo korreo elektroniko bidez jaso duen amodiozko aitorpena.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Eskutitza luzea,
badu zeresana
ta gogoz idazteko
norbaitek emana.
Nik arintzen det sarri
gaur askoren drama,
ni irakurri eta
txunditzen da dama.
Zuk ez daukazu noski
nik daukadan xarma. (bis)

Irazu:
Papera gelditu da
gaur alper-alperrik,
ez dago paper puntik
ez duen bazterrik.
E-mailak badu xarma
ta badu indarrik.
Bueno, arrazoi dezu,
ez dezu okerrik,
maite duenak ez du
xarmaren beharrik. (bis)

Peñagarikano:
Horrela idaztea
beti ona noski,
papelean badago
hainbat berba ezti.
Idatzi duen harek
gauz asko dakizki,
eta gainera dago
borroi eta guzti,
idatzi dituenak
malkoz ditu busti. (bis)

Irazu:
Malkoak alperrikan
zertarako galdu?
Zoriontasun printzak
hobe da ugaldu.
E-mail maitasunana
ze ote azaldu?
Pentsatuta bihotzan
itxura ez al du?:
lehenbizi klikatu ta
ondoren zabaldu. (bis)

Peñagarikano:
Honen xarma ezin da
ordaindu hutsean,
beraren zai gaxoa
han zegon etxean.
Zer poza sentitzen dun
karta ailegatzean!
Zer poza sentitzen dun
bere bihotzean
eta zer maitasuna
gero irakurtzean! (bis)

Irazu:
Dena ez zazu zure
aldeko aurkeztu,
ez itzazula beti
kantuak abestu.
Fidagarritasuna
jendeak amestu
ta idatzitakoak
dena ona ez du:
derrigorrean zaude
karteroan esku. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra