Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia
Gai-emailea
Sarasola, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Oihane
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen eta Oihane, biak belaunaldi bereko bertsolariak zareten arren, oso ezberdin ikusten duzue mundu hau: Oihanerentzat, bertsolaritzari glamour-a falta zaio. Esate baterako, edonola jantzita igotzen omen dira bertsolariak tabladu gainera. Maialen, berriz, ez dago ikuspegi horrekin ados.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Neretzat oso urruti daude
glamour-ak eta abarrak.
Nahiago ditut niki zulatuk
ta betiko galtza zaharrak.
Hola errexago pasatzen dira
komunikazio marrak.
Bertsolariak Oihane ez gera
Hollywoodeko izarrak. (bis)

O. Enbeita:
Andoni Egañak lau ile pingo,
berak izaten dun pinta!
Eta Maialen baldar-baldarra
beti dago eserita.
Amaiak gona jantziko balu...
Sebastianek pajarita...
Nahiz ta saioa txarra atera
ze ikuspegi polita! (bis)

Lujanbio:
Xebastian beraz pajaritakin
eta Andoni errenkan...
Nik behintzat ez det parte hartu nahi
holako zirko batetan!
Beti gabiltza gai beretsukin,
beti txiste berberetan...
Glamour punttu bat falta degu bai
baina buru barrenetan! (bis)

O. Enbeita:
Ai, Maialentxu, ze sosa zaren
ez da erreza ulertzea!
Buru barruak ze inporta du?
Onena da apaintzea.
Gaizki ez legoke tablau gainean
pixka bat desfilatzea...
Kontraesankorrak zergatik dira
balioa ta klasea? (bis)

Lujanbio:
Balioa ta klasea dira
oso bikote kuttuna,
baina entzulea da talde haundi bat
sarri neurririk ez duna.
Kendu tablauan Gildan goantea
ta bota zazu urruna...
Baina ez espero gero entzuterik
kantatu nahi diezuna! (bis)

O. Enbeita:
Esandakoa ez bada entzuten
ba eztarria lehertu.
Nik aholku bat eman nahi dizut
ta ez zaitut derrigortu:
bertsolai batek jostun bikain bat
beharko lukeela hartu;
plaza apaindu genezake ta
eta lanpostuak sortu. (bis)

Lujanbio:
Ez zazu pentsa, nik estetika
zaintzeari esan diot "bai",
baina estremora eraman gabe
obsesionau gabe lasai.
Naturaltasun punttu batekin
izan nahi dut bersotan gai.
Begietatik entzuten duen
berso-entzulerik ez dut nahi. (bis)

O. Enbeita:
Metaforetan galtzen da eta
besteek entzuteko zai.
Balioa ta sakontasuna
aitzaki dituzu, jai, jai!
Nik froga on bat egin nahi nuen
ta zuk ez duzu egin nahi,
jazten ideirik ez duzulako
ta Oihanek ordea bai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra