Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amets batean murgildu nintzen
ta hainbat urte igaro.
Emanak ditut urrats guztiak
eta mila ikastaro!
Baina aurpegi eskasa daukat,
gaitz erdi, ez nago kalbo!
Kilotan ere aspaldi joan naiz
nahi baino askoz gorago...
Kantu zahar batek esaten zuen:
"Zer hintzen eta non hago?"
Filologia ikasi nuen,
dena neukan horren klaru!
Sei hilabeten egina nintzen
euskaltegiaren kargu.
Orain Garzonek gure ametsa
izorratzen hor dihardu,
baina pozteko arrazoi bataz*
konformatuko gara gu,
nik galdu dudan beste euskerak
irabazi baldin badu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra