Bertsos - View details   To know more about this section

2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (33. 2001. Donostia)
Performance
2001-02-10 Donostia Jaialdia
Conductor
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Liburu-saltzailea kezkati baldin badabil, AEK-ko irakaslea ere kezkati dabil ba! Ezkontzeko presioak, Garzonekin arazoak, juxtu-juxtuko soldata... Ez da erreza hogeta hamar urtebete eta iraultzaile segitzen! Itxura, behintzat, zaindu nahi luke. Eta bizarra egiten hasiko da goiz batez, ispiluaren aurrean. Ispiluaren aurrean azaleratuko ditu bere barruko kezkak. Ondo ari al naiz? Merezi al du? Ze etorkizun daukat? Herri ostia hau hain herri ostia al da?

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amets batean murgildu nintzen
ta hainbat urte igaro.
Emanak ditut urrats guztiak
eta mila ikastaro!
Baina aurpegi eskasa daukat,
gaitz erdi, ez nago kalbo!
Kilotan ere aspaldi joan naiz
nahi baino askoz gorago...
Kantu zahar batek esaten zuen:
"Zer hintzen eta non hago?"


Filologia ikasi nuen,
dena neukan horren klaru!
Sei hilabeten egina nintzen
euskaltegiaren kargu.
Orain Garzonek gure ametsa
izorratzen hor dihardu,
baina pozteko arrazoi bataz*
konformatuko gara gu,
nik galdu dudan beste euskerak
irabazi baldin badu.