Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Mañukorta, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-04-30 Abadiño Jaialdia
Gai-jartzailea
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Mañukorta
Sorozabal, Jokin
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek, bakoitza bere garaian, neska berberaren mutil-lagunak izan zarete. Orain, hirurotatik inor ez dabil neska horrekin, baina garai haretako txutxumutxuetaz gogoratzen zarete.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Mañukorta, Jokin Sorozabal

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Egi galanta da-ta
arren ez gorritu,
Mañukorta zahar honek
komeriak ditu,
nerekin gozatzen zan
bihotzeko Maritxu. (bis)

Sorozabal:
Maritxuk Mañurekin
egin zuen plana,
gero hau utzi zuen
eta neregana.
Gaixua bildurtuta
etorri zen dana! (bis)

I. Elortza:
Hemen igurtzi egin
eta han ikutu...
hauxe esaten eustan
ta ni itxi mutu:
" Mañukorta lakorik
ez dot ezagutu". (bis)

Mañukorta:
Gaztetan geinea* ginan
hain ikusgarriak!
Gaur ere jasotze'itut
nik bere berriak.
Oindik oroitzen zaizko
Mañuren zirriak. (bis)

Sorozabal:
Muxuak ta zirriak...
dioen bezala,
baina izutu egin zan
neskatxa apala,
esaten zun honena
gehiegia zala. (bis)

I. Elortza:
Sei urte Maritxugaz
ein nebazan teman,
Mañu aipatzen eustan
gabero ogean.
Azkenean frustratu
ta itxi ein neban. (bis)

Mañukorta:
Biok ibiltzen ginan
gozo herriz herriz,
gabian bai berotu
laztan eta zirriz.
Zigur nago, nigana
helduko da berriz. (bis)

Sorozabal:
Gurekin ibili ta
ospa berehala,
berriz Mañurengana
itzuliko dala...
Harek badaki honek
dirua daukala. (bis)

I. Elortza:
Mañuk zeozer badauka
bat edo besteko,
gaur be hiru-lau dagoz
ijika hasteko...
Zer emoten dautsezu
holan ipinteko? (bis)

Mañukorta:
Neskak ongi berotzen
beti naiz abila.
Lehenguan deitu zidan,
kontu bat isila...
ta hark esaten zidan
"hi haiz hi mutila!" (bis)

Sorozabal:
Erromerira joanda
bertsotan ta dantzan,
gero etxe ondora
zeozen esperantzan;
belar askoik ez dago
Mañuren baratzan. (bis)

I. Elortza:
Jubilatu zan eta
sendo gorputzetik,
bardin goitik, azpitik,
aurre zein atzetik,
hiru orduko siesta
eiten dabenetik. (bis)

Mañukorta:
Hoiek utzita gero
heldu da nigana.
"Te quiero" esan ta eman
behar zuen dana.
Lehengo Juanita hori
laister degu Juana. (bis)

Sorozabal:
Lehenago Maritxu zen
honen amodio
eta orain Juanita,
hala esan dio.
Zuk maitasuna ez duzu
hartu oso serio. (bis)

I. Elortza:
Listo garelakoan
barrez hasi gara,
baina Mañun kontua
zein daukagun, hara:
Maritxu zein Juana,
poligamoa da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra