Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jokin Sorozabal

Datu pertsonalak

Izena
Sorozabal, Jokin
Izen abizen osoak
Sorozabal Ansa, Jokin
Jaiotza
1967 Andoain + Andoain < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako eragilea
Bertso irakaslea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea : Tolosaldeko Bertso-eskola; 1987-1993 eta Anoetan; 1990-1992.
Bertsolaria: EHBE (1992-1997); Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko idazkari (1991-2000)

Datu biografikoak

Biografia
Lanbide Heziketako Elektronika Industrial ikasketak egin zituen 19 urte arte, eta fabrikako langile eta elektrizista aritu izan da lanean. Eskola garaian, bertsozale talde bat sortu zen Andoainen, eta hara hurbildu zen. Iñaki Otaño izan zuten maisu, eta berak bultzatu zuen plazara, 18 urterekin, Artxanberri sarian. Xenpelar saria (1986) eta Artxanberri saria (1989) irabazi ditu. 1993ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen. Tolosaldeko eta Anoetako bertso eskoletan irakasle izan da, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko idazkari 1991tik 2000ra.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Zaldibian, 1985-03-10ean, Artxanberri sarian.