Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mañukorta:
Sasimediku bezela
badaukat aukera,
bedar ta sasi-orriak
emanaz batera.
Kejatu egin zerala
gutxi gorabehera...
ispetore jauna zertan
zu etorri zera?
Sorozabal:
Zuk onduan baduzu
bezero laguna,
neri ez zait axola
haien osasuna,
beste zerbait baita gu
kezkatzen gaituna:
deklaratzen al duzu
kobratzen duzuna?
Mañukorta:
Hori esango zendunik
ez nuan pentsatzen,
etorri zera azienda
gaur hemen goraltzen.
Pobreak besterik hemen
ez zaigu pasatzen;
sendatu eite'itut baina
nik ez det kobratzen.
Sorozabal:
Esan ta esan pasa
ohi zuen eguna,
jubilatu omen dela
bai Mañu laguna,
baina jendea dauka
haruntzaino juna.
Oain ulertzen det zure
aberastasuna.
Mañukorta:
Sasimediku kontuan
hainbeste grazi...
gaixuak ongi sendatzen
ez nabil itsusi!
Belar ta haitz hostruak
hor dira nagusi.
Zuk ere ahal badezu
egiten ikasi.
Sorozabal:
Mañuk guri lan asko
kentzen digulako
anbulategietan
bada kezka frango!
Ta zure sekretuak
ikasi beharko.
Zer erremedio duzu
prostatarentzako?
Mañukorta:
Ispetore jaunak ere
badauka ardura,
danetik emateko
nik daukat ohitura.
Nahi ta karrerarik gabe
dedan nik kultura,
prostatantzat ona degu
haritzaren ura.
Sorozabal:
Ofizioa ikasi
zenuen gazterik.
Haritzaren urakin
ez zabiltz tristerik.
Ez didazu sartuko
holako txisterik!
Hemen ez da ikusten
pinua besterik!
Mañukorta:
Mañukortak betetzen du
bere zeregina:
ehun mila kilo hostrokin
gauza on egina.
Munduan partitzen det
hainbat medizina!
Zuri ere kenduko'izut
gaur buruko mina.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra