Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez dakit zuek ezagutzen duzuen, bertso elkarteak ateratzen du hor bertso orri bat, a ze flasa argazkia azaldu ohi da, eta nik flas horretarako argazki bat aurkitu dut lehengo astean egunkarian, zuek ere beharbada ikusiko zenuten: Pinochet agertzen zen, eta ahoa zabalduta jauna hartzeko prest. Eman dezagun kontu, hau (Lizaso) dugula Pinochet, eta hori (Peña) dugula bere barrura sartzera doan Jesukristo.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Pinochet hauxe krudela degu
ta bero dauka odola.
Txile aldean ipini zuen
sekulako deskontrola!
Bere barrura sartu behar det
ta ez ote dit ajola?
Nik pentsatzen det gurutziltzatu
eta hobeto nengola.
S. Lizaso:
Garai batean Espainiatik
misiolariak honuntza...
eskeintzen zuten fedearekin
babesa edo laguntza.
Orain artean pentsatzen nuen
dena zela kontu hutsa,
ta hiltzerako probatu nahi det
Jesukristoren gorputza.

Peñagarikano:
Hemen zurekin nik somatzen det
sekulako kontrastia,
edo bestela ahaztua dezu
lehen egindako guztia.
Oain urte asko bat hartu zuen,
oain hartu nahi du bestia...
Kriston gorputza ez da hau baizik
jesukristoren ostia!

S. Lizaso:
Zer arraiotan hartu aurretik
horrenbeste amenazu?
Zahartu arren indarra badut
ta kontuz ibili, aizu!
Lehenago ere entzuna nago
zuregandik hainbat mezu,
mirarietan sinetsiko det
baldin zintzotzen banauzu.

Peñagarikano:
Oain ere latza egin behar du,
lehen ere latza egin du!
Ta pekatuak disimulatzen
zertarako ahalegindu?
Bere barruan ezin dezaket
bere kargarik arindu,
nahiago nuke eztula eginda
bota egingo banindu!

S. Lizaso:
Aukera eman hizketarako
ta ez du alperrik galdu,
nereganako intentziorik
ostiak ez du azaldu.
Ahoan daukat eta behar det
berriz ahoa zabaldu;
lehenbizi bota egingo zaitut
eta ondoren zapaldu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra