Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-09-01 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ogibide bera duzue zuek: kamioi gidariak zarete. Zuri, Xebastian, gaua gustatzen zaizu lanerako. Peñak, ordea, nahiago du egunez lan egin.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Bi kamioi gidari
gaude parez pare,
zuk eguna maite ta
nik gaua nahi bare.
Banaka ibiltzea
biontzat mesede,
bidean elkarri hor
traba egin gabe. (bis)

Peñagarikano:
Bolantean joaten naiz
bersoak abesten,
zer abildade dedan
neuri erakusten.
Baina egunez nahio,
hori ez dut ahazten,
gauetan paisajerik
ez baita ikusten. (bis)

S. Lizaso:
Ilunak bere xarma
lezake azaldu,
aukera hori ezin det
alperrikan galdu.
Baina honekin ezin
kargarik bialdu:
hemendik Añorgara
egun bat behar du! (bis)

Peñagarikano:
Nik egunez nahiago
eta berak gaba.
Egunez jartzen ditu
horrenbeste traba!
Gaua okerrago da
aizu, beharbada;
bestela ere bizitza
nahiko beltza bada! (bis)

S. Lizaso:
Horri aspalditikan
negon antzemana,
hargatik aldatu nun
lanerako plana.
Gauez ibili behar
zozoa ez dana;
egunez gozatu ta
gauerako lana. (bis)

Peñagarikano:
Ezin ezer atera
irizbideetatik,
ez gera behintzat joaten
gu bide beretik.
Gauez nahiago du ta
badakit zergatik:
buruhaundi hori inork
ez ikusteagatik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra