Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskal Herrira iritsi berri den etorkin bat zara. Hogei urte dituzu, ez lan eta ez paper. Nondik hasi?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pasai-Antxoko portu ertzean
han utzi nuen patera
ta herri baten aurkitu nintzen
bi lagunekin batera.
Geroztik hutsa dadukat tripa
ta hutsagoa kartera;
ez agiririk ta ez paperik
ezin nezake atera
baina ederki beteko nuke
langile baten papera. (bis)

Sartu didate nere etxean
falta zitzaidan iltzea
ta zein gorra den marmarra entzun
ta hala ere ixiltzea!
Betaurrekoak debalde salduz
jateko aina biltzea
ta dudan nago zein den hobea:
hemen hola bizitzea
edota jaio nintzen lekuan
goseagatik hiltzea. (bis)

Etorri nintzen egunetikan
a zer nolako trantzea!
Beltza dadukat nere azala
beltza aurre ta atzea
ta nola oso zaila daukadan
irtenbide bat hartzea
egia esan gogorra baita
bizitza hau tokatzea.
Irtenbide bat bakarra daukat:
Realean jokatzea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra