Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia
Gai-emailea
Irizar, Karmen
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Sustrai, Azkoitiko familia batean pasa behar duzu uztaila, euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko. Etxe horretara sartu zara, eta Andoni etxeko aitonarekin egin duzu topo.

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Ikastaroak eta urratsak
nahiz ez dauzkadan goguan
hilabetea pasa behar dut
aitona honen onduan.
Oso gustora etorri naiz ni
praktikatzeko orduan.
Beraz poliki hitz egin zazu
entenditzeko moduan.

Egaña:
Aizak mutiko hik nundik nahi dek
gure hizkuntza ikasi.
Horretarako bi belarriak
erne jarri itzak kasi:
hontzak bezela aditu eta
hontzan gisara ikusi.
Horrexegatik hago geldi ta
hor maxixatzen ez hasi!

Colina:
Euskaldun berri guztientzako
izaten da betikoa
hizkuntza hori izanagatik
atsegin ta begikoa.
Bejondeizula nere aitona
zara kategorikoa!
Ez dut ulertu lehen esaldiko
aditz perifrastikoa.

Egaña:
Mutil alper bat etorri dala
jabetu naiz azkenean.
Hara zer gauzak esaten ditun
honek onean-onean!
Hemen den-dena ez dek parranda
ta hasi hadi lanean!
Eta peria izaten diau
Azpeitin astelehenean.

Colina:
Nahiz ta peria izan litekeen
beserritarren bizio
barkatu baina holako gauzik
Sustraiek ez du desio
baserritar ta holakoekin
ni ez bainaiz bat'e fio.
Azkoitiarra ez dut ulertzen
azpeitiarra gutxio.

Egaña:
Zure euskera aitonarentzat
bada nahikoa oinaze:
oraintxe zeta esaten dezu
gero tartekatu ese...
Bost minutuan egin dituzu
hainbeste euskera klase!
Ondo edo gaizki ez dakit baina
telebistan bezelaxe!

Colina:
Arrazoi duzu maiz nahasten ditut
zeta, ekis eta ese
baina ondotik esanez gero
zuzenduko dut belaxe.
Azkoitiara etorri naiz ta
kaka-nahaste bat da hauxe!
Beraz erderaz egin dezagun
telebistan bezelaxe.

Egaña:
Ondo edo gaizki euskeraz egin
ez erderazko hitzikan!
Buruan nola pasa ote zaizu
modu hortako gauzikan?
Hemen aitonai berorika egin
ta egongo da pozikan
"arrazoi duzu" ez da esaten
"arrazoi dauka" baizikan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra