Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-12-21 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-12-21 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Unzurrunzaga, Pello
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Senar-emazteak zarete zuek, eta etxean zaudete telebista ikusten. Teleberrian diotenez normalena da, batez beste, astean lau aldiz sexu harremanak edukitzea, baina zuena ez da normala.

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-12-21 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Astean bitan bukatzen degu
gu biok xixko eginda
ta gainontzeko bost egunetan
buruari eraginda.
Lehen gaztetan jartzen genion
gauero-gauero ginda.
Denborarekin normaltasuna
ere zimurtu egin da!

Egaña:
Garai batean genitularik
hogei-hogeita bost urte
orduan bai gu saiatzen ginan
oso sarri oso fuerte
zalantzan nago bataz besteko
hori ezin degun bete
nere ustetan enkuestatuek
gezurra esaten dute.

Lujanbio:
Gezurra edo egia ote dan
da norberaren auzia
gure logelan nabaritu da
behintzat sukar gabezia.
Lehen gabero genuen festa
ta normala zen guztia
orain gutxitan egiten degu
gutxi hori berezia.

Egaña:
Berezitasun hortaz mintzatuz
emazte bejondeizula!
Kalidadeak zer balio dun
ezin liteke kalkula!
Garai batean kantidadea
ere genuen mardula...
Ni zuregatik, zu neregatik
ez gera hasten sekula.

Lujanbio:
Andonik ditu mila aitzaki
ta neronek ere berdin
ez dakit ondo guk ez dugun nahi
edo eta nahi ta ezin.
Alde txar orok ze alde on dun
askotan ezin da jakin:
irudimenak irabazi du
sasoia galtzearekin.

Egaña:
Hitz jolasekin leheno gogoa
ta orain berriz goguan.
Gustora gaude degunarekin
ze ajola du orduan?
Bataz bestera iristen gera
lehen esan dedan moduan
enkuestatua izan nintzan ta
nik zortzi erantzun nuan.

Lujanbio:
Beti izan da esajeratu
xamarra gizon hau, tira!
Kalkulo fin bat egite aldera
zatitu behar da erdira.
Orain lehengoa ez det sentitzen
Andoni zuri begira
zure gorputza nere begiak
batera zahartu dira.

Egaña:
Biak batera joaten dira
ziria ta atabala
gaia entzunda berpiztu gera
hauxe sorpresa, aibala!
Orain edonork pentsa dezake
ohera joango gerala
buruko minez nago ordea
alda dezagun kanala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra