Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Nola etorri nintzen
ongi errepara;
nik hemen sendatzeko
izan det parada.
Hemendikan urruti
han dago Sahara
joan beharra daukat baina
ez det joan nahi hara.
S. Lizaso:
Hemen gelditu nahia
ezin disimula
eta joan beharrak
bihotza ere zula
baina Layla ez zazu
zuk ahaztu sekula
zure aita eta ama
zai daduzkazula.
Peñagarikano:
Saharan da hango nere
gurason etxea
oso zaila nik daukat
erabakitzea.
Neri gertatu behar
holako trantzea!
Nahio nuke beraiek
honuntz etortzea!
S. Lizaso:
Bete ezinezkoa
zure eskaera.
Bihotza mintzea da
zuretzat galera.
Begira arazoai
aurrekoz atzera:
gaixo etorri zinen
sano joango zera.
Peñagarikano:
Lehen ondo ez nengona
orain ume normala
ta zuek eskertzea
gauza printzipala.
Beti oroituko det
inondik ahal dala
Euskal Herrian ere
ama badedala.
S. Lizaso:
Amatzat hartzen nauzu
hori banekian
bihotza taupadaka
daukat jo ta kian
baina esango dizut
ahoa betian:
berriz ere etorri
gaixo aitzakian.
Peñagarikano:
Hartu behar maleta
edo paketea
zeinen mingarria den
haruntz joatea!
Beti zabalik euki
guretzat atea;
agur eta banoa
amatxo maitea.
S. Lizaso:
Hori entzunda daukat
barrena dilindan
baina erreparatu
han daukazun aman
ta betiko lotura
dezagun guregan
utzi zure bihotza
nerea eraman.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra