Bertsos - View details   To know more about this section

2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolamintza (3. 2002)
Performance
2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00
Gai-emailea
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Peña, haur saharar bat zara, Layla. Urtebete pasa duzu Euskal Herrian, ebakuntza bat egitera etorrita. Sebastian, haur saharar horrek Euskal Herrian izan duen amaordekoa izan zara urtebete hortan. Iritsi da Laylak Saharara bueltatu behar duen eguna. Elkar agurtu beharko duzue.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Nola etorri nintzen
ongi errepara;
nik hemen sendatzeko
izan det parada.
Hemendikan urruti
han dago Sahara
joan beharra daukat baina
ez det joan nahi hara.

S. Lizaso:
Hemen gelditu nahia
ezin disimula
eta joan beharrak
bihotza ere zula
baina Layla ez zazu
zuk ahaztu sekula
zure aita eta ama
zai daduzkazula.

Peñagarikano:
Saharan da hango nere
gurason etxea
oso zaila nik daukat
erabakitzea.
Neri gertatu behar
holako trantzea!
Nahio nuke beraiek
honuntz etortzea!

S. Lizaso:
Bete ezinezkoa
zure eskaera.
Bihotza mintzea da
zuretzat galera.
Begira arazoai
aurrekoz atzera:
gaixo etorri zinen
sano joango zera.

Peñagarikano:
Lehen ondo ez nengona
orain ume normala
ta zuek eskertzea
gauza printzipala.
Beti oroituko det
inondik ahal dala
Euskal Herrian ere
ama badedala.

S. Lizaso:
Amatzat hartzen nauzu
hori banekian
bihotza taupadaka
daukat jo ta kian
baina esango dizut
ahoa betian:
berriz ere etorri
gaixo aitzakian.

Peñagarikano:
Hartu behar maleta
edo paketea
zeinen mingarria den
haruntz joatea!
Beti zabalik euki
guretzat atea;
agur eta banoa
amatxo maitea.

S. Lizaso:
Hori entzunda daukat
barrena dilindan
baina erreparatu
han daukazun aman
ta betiko lotura
dezagun guregan
utzi zure bihotza
nerea eraman.